XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

SEKTORE PUBLIKOA

Sektore Publikoa terminoak aurretiazko definizio bat eskatzen du, Euskadiko erakundeen eraketak aurkezten dituen berezitasunak kontuan izanik.

Berezitasun horiek bi Sektore Publiko diferentziaturen bateratasunean gauzatzen dira:

a) Euskal Sektore Publikoan.

b) Euskal Autonomi Elkarteko Sektore Publikoan.

Euskal Sektore Publikoa Euskadin ematen diren antolamendu politikoko maila desberdinei dagozkien Sektore Publikoek osatuta dago (Estatuari dagozkionak salbuetsiz alegia), hau da: Autonomi Elkarteak, lurralde historikoetako bakoitzak eta udalen antolamenduak.

Euskal Autonomi Elkarteko Sektore Publikoa, bere aldetik, osatzen dute:

a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak.

b) Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde-administrazioak, hau bere aldetik besteok osatzen dutela:

1. Zuzenbide publikoaren arabera eraentzen diren Elkarteko Erakunde-enteek; organismo autonomoak deitzen zaie hauei.

2. Funtsean zuzenbide pribatuaren arabera eraentzen diren Elkarteko Erakunde-enteek; bi motatakoak izan daitezke hauek:

- Zuzenbide pribatuko Ente Publikoak.
- Sozietate Publikoak
.

Jaurlaritzaren erantzukizuna da Euskal Autonomi Elkarteko Sektore Publikoaren Aurrekontu Bateratua elaboratzea, eta berori Legebiltzarrari aurkeztea informazio-dokumentu bezala.

Abenduaren 22ko Aurrekontu Orokorretako 10/1989 Legean, Sektore Publiko hori osatzen zuten enteak honela xehekatuak geratzen ziren:

1. Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorra (Legebiltzarra, Jaurlaritza, Lan Harremanetarako Kontseilua, Kontseilu Ekonomiko Soziala, Kooperatiben Kontseilu Gorena, Herri Kontuen Euskal Epaitegia).

2. Zuzenbide publikoaren arabera eraentzen diren Elkarteko Erakunde-enteak:

a) Administrazio-Organismo Autonomoak:

- Osakidetza-Servicio Vasco de Salud.
- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Administración Pública (HAEE).
- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE).